Amjad. Una mujer trabajadora en Gaza

Fajir-ek 13 urte ditu, eta Zainab Al Rayes Bigarren Hezkuntzako zazpigarren mailan dago Al Mugraga-n, Gazako zerrendaren erdigunean. Eskola partikularrak ematen ditu; COVID19aren krisia dela-eta eskolak itxita dauden bitartean, auzoko haurrei ikasgaiak jarraitzen laguntzeko.

COVID-19A

Gazan ez da erraza haurra izatea. Fajir-ek, bere bizitza laburrean, hiru erasoaldi militar bizi izan ditu jada. Eta orain pandemia baten beldur eta ikarari aurre egin behar dio horretarako prestatuta ez dagoen leku batean: azpiegiturak suntsituta edo ahulduta egoteak, osasun-materialik ezak edo uraren % 97 kutsatuta egoteak Gaza COVID19arentzat munduko tokirik txarrena izatea eragiten du.

Gaztea bada ere, bere pasioarekin jarraitzea eta bere eskolak martxan jartzea erabaki zuen, koronabirusaren krisia dela-eta eskola itxita dagoen bitartean, auzoko haurrei ikasgaiak jarraitzen laguntzeko. “Nire bizilagunen seme-alabei eskolak itxita dauden bitartean ikasten lagundu nahi nien, batez ere lehen mailakoei”.

Bere ahizpa Amal-i irakasten hasi zen. Bera baino bi urte gazteagoa da Amal. Amal 5. mailan dago, eta laguntza behar zuen ikasgaiak jarraitzeko eta etxeko lanak egiteko. Denbora gutxian, Amal-en lagunak ere batu zitzaizkion, eta taldea haziz joan da ordutik. Fajir-ek 15 ikasle inguru ditu orain. Fajir izenak arabieraz “egunsentia” esan nahi du, eta mundu osoari eragiten dion koronabirusaren krisiaren garai ilun honetan argia agertzea bezala da. Jendeari ematen diona, bereziki inguruko haurrei ematen diena, ingelesa, arabiera eta matematika irakasteaz haratago doa. Etorkizunerako bidea marrazten duen eta ametsei jarraitzen dien neska gazte batengandik itxaropena eta jarraitu beharreko eredua jasotzen dute. Fajir-ek etorkizunean irakasle izatea espero du, eta honakoa dio: “Neskatoei eta mutikoei irakasteaz gain, antzeztu, abestu eta marraztu ere egiten dugu; bereziki arabierako eskoletan”.

Irakasle izan nahi du. Ziur lortu duena da munduko haur askorentzat eredu izatea.

Idatzi Fajir-i laguntza mezua

UNRWA Navarra

948 254 648