Amjad. Una mujer trabajadora en Gaza

Ihsan Rahhal-ek 56 urte ditu, eta UNRWAren Nesken Oinarrizko Eskolako zuzendaria da, Zisjordaniako Dheisheh errefuxiatu-esparruan. Ihsan-en gurasoak alfabetatu gabeak ziren, eta hezkuntza beren zazpi alaba eta sei semeen bizitzako lehentasuntzat jotzen zuten.

HEZKUNTZA

Ihsan-entzat hezkuntza funtsezko zutabea da edozein pertsonaren bizitzan, eta are gehiago nesken bizitzan: “Emakume bat heztea ez da ekintza indibiduala; nazio osoa heztea da. Bera ama baita, bere seme-alabei irakasten diena”. “Hezkuntzarekin, emakumeek aukera dute beren buruarekiko kontzientzia areagotzeko, beren erantzukizunei eta eskubideei buruz gehiago ikasteko, prestatzeko, karrera profesionala izateko, ekonomikoki independenteak eta askeagoak izatea ahalbidetuko dien lana izateko”.

Bere ametsa da “emakume palestinarren aurkako diskriminazioa amaitzea, oro har. Eta, lan-aukerei dagokienez, emakumeak gizonen mende egotea amaitzea; emakume palestinarrek beren erabakiak hartu ahal izatea; erabakiak hartzeko orduan buru izan ahal izatea; eta emakumeen aurkako indarkeriari buruzko legea aktibatzea”.

Bere ustetan, “gauza hauek guztiak heziketa gehiagorekin eta gure eskubideez gehiago jabetuta aldatuko dira. Konfiantza izan behar dugu gure seme-alabengan”.

Ihsan-ek, eskolan itzal handikoa izan arren eta langile guztiek berarenganako errespetu handia izan arren, atsekabea sentitzen du Palestinako gizartean haurren (nesken eta mutilen) artean diskriminazioa baitago. Eta aldaketa lortzeko, hezkuntza edozein pertsonaren bizitzan, eta are gehiago nesken eta emakumeen bizitzan, funtsezko zutabea dela defendatzen jarraituko du. Konfiantza osoa du hezkuntzak mundua aldatzeko eta gatazka-lekuetan, hala nola Palestina eta Israelen, bakea lortzeko izan dezakeen eraginean. “Hezkuntzak ez badu bakerik ekartzen, zeren bitartez lor daiteke?”


Sakatu hemen Ihsan Rahhal-en istorioa
osorik irakurtzeko
Pags 102-107

Idatzi Ihsan-i laguntza mezua

UNRWA Navarra

948 254 648